Gasteiz eta Bartzelona, Salamanca eta Galiziaren arteko lotura berreskuratu du Renfek

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 14a

Bidaiatzeko aukera gehiago eskainiko du Renfek. ALEA

Bartzelonara egunero joan-etorria egiteko aukera eskaintzen du orain Renfek.

Arabak Galiziarekin eta Salamancarekin duen lotura berreskuratu du hilaren 11tik Renfek. Zerbitzu berriak aukera emango die Bilbo, Laudio, Gasteiz, Irun, Donostia eta Zumarragako bidaiariei Bartzelonako Alvia berrian Salamancara eta Galiziara bidaiatzeko. Gainera, Bartzelonara egunero joan-etorria egiteko zerbitzua berreskuratu du Renfek.

Zerbitzuak jatorri eta helmuga berriak irekitzea eta bidaia konbinazio berriak sortzea ahalbidetuko du. Horretarako, Alvia berria erabiliko da, Bartzelonatik Salamancara eta Galiziara doana, Miranda Ebroko lotunearekin, Bilboren kasuan; eta Gasteizko lotunearekin, Irunen kasuan. Alviak Intercity ordezkatuko du, eta Burgos, Valladolid, Palentzia, Salamanca, Leon, Ourense, Vigo, Santiago eta Coruñara bidaiatzeko aukera emango die euskal herritarrei.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago