Koronabirusa

Agerraldi bat atzeman dute Zaballan

Erredakzioa 2021ko urt. 13a, 14:28

Zaballako espetxeañ. / Alea

Gutxienez hamabi lagun kutsatu dira; sei osasun langile eta sei preso.

Koronabirus agerraldi bat atzeman dute Zaballako kartzelan. Osakidetzako sei osasun-langileri eta beste hainbeste presori eragin die agerraldiak, eta guztiak kartzelako erizaindegian konfinatu behar izan dituzte. Fokua osasun-langileen artean sortu da.

Hiru mediku, bi erizain eta administrari bat dira lehendabizi positibo eman dutenak, eta, espetxe barrukoen artean baheketa egin ondoren, probek beste sei positibo antzeman dituzte. Horietako bik sintoma arinak dituzte eta beste lauak sintomarik gabekoak dira. Denak berrogeialdian daude erizaindegian, haiekin harremanak izan dituztenak arakatzen dituzten bitartean. Espetxeko zuzendaritzak agerraldia kontrolatutzat ematen du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago