Clown ikuskizunak emango die amaiera Palestinari buruzko jardunaldiei

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 11

Ivan Prado eta Pepe Viyuela izango dira ekitaldian. / Gasteizko Udala

Pepe Viyuela aktoreak Palestinan bizitakoa kontatuko du igandeko ekitaldian.

Montehermoso kulturunean antolatutako Palestina, agora artistikoa erakusketaren barruan, clown jaialdi bat izango da urtarrilaren 17an, igandean, eta bertatik bertara kontatuko dituzte "Pallasos en rebeldía" taldeko kideek Palestinako auzoetan, beren zirku ibiltariarekin, bizi izan dituztenak.

Pepe Viyuela komikoa eta aktorea izango da ekitaldian, eta ikuskizun batekin itxiko du Palestina, agora artistikoa proiektuarekin batera antolatutako jardueren zikloa. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta gonbidapena beharko da bertara joateko Montehermoson bertan. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu.

Hitzaldia

Beste alde batetik, urtarrilaren 14an, ostegunez, Postales desde Al-Quds, Jerusalén hitzaldia emango du Enrique Flores ilustratzaileak. 2018an hiri horretara egin zuen bidaiko ilustrazioen proiekzioa eskainiko du. Hiri zaharraren hainbat alderdi erakusten dira marrazkietan. 19:00etan hasiko da hitzaldia. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago