Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketetako bederatzigarren saioan parte hartu zuen euskaldun taldearen esanetan, "uste baino jende gehiagok euskara jakin arren, aurreiritziak apurtu, eta erabileraren traba diren lotsak gainditu behar dira". Mintzalaguna egitasmoko kide Mikel Querejetak laburbildu du saioa. Bere ustez, Gasteizko aniztasunak lagundu egin dio hizkuntzekin jarrera irekiagoa izaten.
AnHitzak, hizkuntza eta aniztasuna
2016an, lehen aldiz, AnHitzak Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketak antolatu ziren Oihaneder Euskararen Etxean. Aurtengo edizioan, osasun egoerak baldintzatuta eta segurtasun neurri bereziak tarteko, taldez talde ari dira garatzen.
Oraingoan ere, Gasteizko hizkuntza aniztasunaz, transmisioaz eta euskararekiko harremanez solasean ibili dira. Hurrengo asteotan, Euskaltzaleen Topaguneak eta Gasteizko Udalak topaketak publikoki aurkeztuko dituzte. Gainera, ALEArekin lankidetzan, saio guztien laburpenak bideoz jasoko dira, eta astean behin horietako baten berri izango duzue.