Osasun krisiaren ondorioz, aurten ezinezkoa izango da urtero Bilbon antolatu ohi den manifestazio erraldoia egitea. Horregatik, Sare Herritarraren deialdiak herriz herri izan dira aurten. Arabako manifestazio nagusia hiriburuan izan da, eta milaka lagun bildu dira Gasteizen.
Lurralde osoan, gutxienez hamabost udalerritan era guztietako deialdiak izan dira, 17:30ean, aldi berean. Agurain, Amurrio, Bastida, Espejo, Guardia, Kanpezu, Laudio, Legutio, Maeztu, Oion, Okondo, Trebiñu, Urizaharra, Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia... Horietako irudi batzuk bildu ditugu ALEAn, eta gehiago jaso ahala beheko galerian gehituko ditugu:
[Araba. Oion] #bideagara #izanbidea aupa Oion! pic.twitter.com/u36VFjHIAN
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) January 9, 2021