Lehiaketa

'Araba izoztua', neguko argazki lehiaketa ALEAn

Erredakzioa 2021ko urt. 8a, 17:58
Azken egunetako elurteak Karanka inguruan utzitako paisaia. / ESTITXU UGARTE

Urtarrilaren 8tik 15era bitartean, argazki lehiaketa berria antolatuko dugu ALEAn, azken egunetako elurteek, izotzak eta hotzak Araban utzitako irudiak biltzeko asmoz. Boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak Erriograko saski bat irabaziko du.

2020 Covid-19aren pandemiaren urtea izan da; urte zaila, historiako liburuetan idatzita eta gure memorian iltzatuta geldituko den urtea. Horrekin batera, konfinamendua, deseskalatzea, normaltasun berria, bigarren olatua... eta horiekin batera, milaka irudi eta bizipen. Pandemia garaian horietako asko bildu ditugu ALEAn.

Ondoren, 2021. urtea iritsi da, eta pandemiaren balizko hirugarren olatu bat gutxi balitz, glaziazioa ere iritsi da Arabara. Egunotan, elurtua eta izoztua esnatu da gure lurraldea, hotzak jota, eta datozen egunak ere antzekoak izango dira. Azken urteetako negurik zuri eta hotzenetako bat bizi dugu, baina horrek ere irudi eta paisaia zoragarriak utzi ditu Araban. 

Zuen kamararekin zein telefonoarekin harrapatu dituzuen irudi zoragarri horiek ikusi nahi ditugu. Horregatik, Araba Izoztua argazki lehiaketa berria antolatu dugu ALEAn.

Gainera, sari zoragarri bat irabaziko du publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak: Errigorako saski bat, urte berria behar bezala hasteko.

Ez izan lotsarik, etxean zein kalean klik egin, eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 15a izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea urtarrilaren 15etik 20ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazlea urtarrilaren 21ean jakinaraziko da, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide