Baskonia 95-93 CSKA

Garaipen garrantzitsua liderraren kontra

Aritz Mtz. de Luna 2021ko urt. 7a, 23:15

Oso maila altuko partidan, CSKA garaitzea lortu du Baskoniak.

TD Systems Baskonia

95

CSKA Mosku

93

Iragan asteartean Alba Berlinen kontra jokatu zuen Baskoniak, eta min-hartutako jokalariz lepo zegoen taldearen kontra faborito izan arren partida galdu egin zuten gasteiztarrek. Burumakur egoteko arrazoiak zituen taldeak, lehen zortzien artean sartzeko aukera ederra galdu ostean. Baina gaurkoan oso bestelako irudia eman dute Ivanovicen taldeak.

Partida aparta jokatu dute Baskonia eta CKSA Euroligako liderrak. Oso maila altuko jokoa erakutsi dute bi taldeek, jokaldi ikusgarriak eskaini dituzte eta erritmo bizian aritu dira norgehiagoka osoan zehar. Partida bukaera parekatua aurreikusita, urduri egoteko arrazoia izan zezakeen Baskoniak, izan ere errusiarrak talde handia dira eta hil ala biziko minutuetan eskarmentu askoko jokalariak dituzte. Gaurkoan zortea lagun izan du Baskoniak, zorionez eta merezitako garaipena etxean uztea lortu dute azkenik. Garaipen soila baino gehiago, gaurkoak etorkizuna itxaropentsu ikusteko aukera emango dio taldeari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide