Coruñako Deportivo0 |
Alaves1 |
A Coruñako eta Alaves, Deportivo biek Lehen Mailako partida izan zitekeen Kopako bigarren kanporaketa jokatu dute. Talde arabarrak Luis Riojak sarturiko gol bikainari esker aurrera egin du. Horren ondorioz, datorren ostiralean zozketan izango da.
Era honetako partidak oso korapilatuak izaten dira. Alde batetik, partida bakarrera jokatzen direlako, eta, bestetik, aurkariak dena ematen duelako. Bada, horixe bera gertatu da Riazor futbol zelaian jokaturiko neurketan.
Talde galiziarra Alaves baino gehiago izan da, eta baloia ondo baino hobeto erabili du
Talde galiziarra lehen minututik golaren bila atera da. Alaves baino gehiago izan da, eta baloia ondo baino hobeto erabili du. Machinek aldaketak egin ditu hasierako hamaikakoan, eta hasieratik jokatzeko aukera eman die Martin, Adrian Marin, Tavares eta Guidetti jokalariei.
Hori dela eta, taldeari asko kostatu zaio partidan sartzea. Depor taldeak jokoaren ekimena eraman du, eta zenbait unetan gola sartzeko aukerak izan ditu. Halere, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan dira.
Gauzak goitik behera aldatu dira bigarren zatian. Alavesek aurrerapauso bat eman du, lerroak erabat aurreratu ditu, eta atzean sartzera behartu du talde galiziarra. Presio itogarri horren ondorioz, aurreikusten zen une batetik bestera gola etorriko zela. Halere, asko kostata ailegatu da garaipenaren gola. Izan ere, 75’. minutuan, Martin atzelariak erdiraketa bikaina egin du, eta Luis Riojak, maisuki boleaz errematatuz, saretara bidali du. Egin beharrekoa egina zegoen, baina oraindik orain partida bukatu gabe zegoen.
Bigarren zatian, Alavesek atzean sartzera behartu du talde galiziarra; halere, kostata ailegatu da garaipenaren gola
Azken hamabost minutuetan, Alaves taldeari sufritzea tokatu zaio. A Coruñako Deportivok, baloia ondo mugituz, berdinketaren bila aurrera egin du. Pare bat aukera garbiak izan ditu neurketa berdintzeko, baina ezerezean gelditu dira. Talde arabarrak ez du batere asmatu egindako kontraerasoetan, eta ezin izan du bigarren gola egin. Azken minutuetan, estutasun handirik gabe, aurrera atera du kanporaketa.
Hurrengo neurketa Andaluzian izango da, igande honetan, 16:15ean Cadiz taldearen aurka. Orain, Ligan onena eman beharra dago, eta ahalik eta lasterren puntuak pilatu.
Hamaikakoak
- A Coruñako Deportivo: Lucho Garcia; Valín, Mujaid, Eneko Boveda, Salva Ruiz (68’. Barba); Celso Borges, Bergantiños; Keko Gontan (67’. Rolan) , Manu Mosquera (60’. Hector Hernandez), Lara (60’. Nacho Gonzalez) eta Beauvue (60’. Rui Costa).
- Txartel horiak: 47’. Manu Mosquera.
- Alaves: Sivera; Martan, Laguardia, Tachi, Adrian Marin; Tavares (86’. Edgar Mendez), Pina (82’. Battaglia), Manu Garcia, Luis Rioja; Joselu (86’. Deyverson) eta Guidetti (71’. Borja Sainz).
- Txartel horiak: 30’. Adrian Marin.
Golak
- 0-1: 75’. Luis Rioja.
Riazor futbol zelaiko harmailak
Ikusle bakan batzuek aukera izan dute partida ikusi ahal izateko. Hori dela eta, zenbait unetan eta aspaldiko partez, zaletuen txaloak entzuteko parada izan da. Bozgorailuetatik, une oro, talde galiziarrari animoak ematen aritu dira. Epaileak normaltasun osoz eraman du neurketa, eta bakar bakarrik bi txartel hori erakutsi ditu. Bi taldeetako jokalariak kiroltasun handiz aritu dira.