Abenduaren 20an amaitu zen Etxetik Kantari ikuskizunean parte hartzeko epea, eta aurkeztutako lanak ikusgai daude ALEAren webgunean; banan banan, eta, gaurtik aurrera, baita bideo guztiak bildu dituen telebista saioan ere.
Aldapan gora (Huntza), Euritan dantzan (Gatibu), Euskaraz bizi nahi dut (Esne Beltza), Musikaren doinua (ETS) eta Kantari abestiek osatu dute Kantari ikuskizunaren 2020ko edizio bereziaren soinu-banda, 204 partaideren eskutik:
- Euskaraz bizi nahi dut, Carmelitas ikastetxetik
- Aldapan gora, Mendiko dantzariak
- Euritan dantzan, Ganiveteko dantzariak
- Aldapan gora, Pinpilinpauxak 2020
- Musikaren doinua, Toki-eder ikastolatik
- Euritan dantzan, Tukanak
- Musikaren doinua, Musikariak
- Kantari abestia, Monolitoak
- Euritan dantzan, Urban dance (Goian)
- Euritan dantzan, Euri dantzariak
- Euskaraz bizi nahi dut, Galaxiak
- Musikaren doinua, Eskuadron bailongo
- Musikaren doinua, Lau Kantari
- Euskaraz bizi nahi dut, Tokiederreko 5A neskak
- Aldapan gora, Lagun onenak
- Euskaraz bizi nahi dut, Ganiveteko izarrak
- Musikaren doinua, Akelarre
- Euritan dantzan, Bost izarrak
- Euskaraz bizi nahi dut, Izar
- Musikaren doinua, Olabide LH4
- Aldapan gora, Kantariko neska
Edizio berezia
Aurten ez diogu Kantari ikuskizunari uko egin nahi izan, eta, horregatik, sarean gozatzeko moduko proposamena egin dugu GEU Elkarteak, Goienak eta ALEAk elkarlanean. Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Asteko egitarauaren barruan eta Vital Fundazioaren babesari esker, aurtengo edizio bereziak Etxetik Kantari izena hartu du.
Inongo mugarik gabe, norberak nahi izan duen bezala parte hartzeko aukera izan du: etxetik senideekin, klasean gelakideekin, lagunekin... eta nahi beste bideoklip eginda, gainera. Antolatzaileek proposatutako abestien artean aukeratu dute partaideek, koreografiak prestatuz eta bideoan grabatuz. Abestiarekin batera, testigantzak ere jaso dituzte bideoetan: partaideak nortzuk diren, abestia aukeratzeko arrazoiak, koreografia prestatzeko nondik norakoak, eta abar luze bat.