Igandean hasiko da Araban lehenengo txertaketa kanpaina

Erredakzioa 2020ko abe. 26a, 12:16

Zahar egoitzetako 5.300 laguni jarriko zaie txertoa lehenengo kanpainan.

Igandean, abenduaren 27an, hasiko da txertaketa kanpaina Arabako zahar egoitzetan. Erkidegoan, koronabirusaren aurkako 405 txerto jasoko dituzte, eta horien ostean, astelehenetik aurrera, 16.000 dosi banatuko dituzte astero. Espainiak Pfizer eta BioNTechen 4.591.235 dosi jasoko ditu hurrengo asteetan.

Zahar egoitzetako erabiltzaileak eta langileak izango dira koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen lehenak. Araban, 5.300 laguni jarriko zaie txertoa lehenengo kanpainan. 2.800 langileri eta 2.500 egoiliarri, lurraldean dauden 89 egoitza publiko zein pribatuetako lagunei.

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, guztira, Pfizerren 193.000 txerto jasoko dituzte hurrengo hamabi asteetan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide