Demokrazia aldarrikatu dute Arabako plazetan

Erredakzioa 2020ko abenduaren 21a

Demokrazia lelopean, ehunka lagun bildu dira asteburu honetan Arabako plazetan, Bateragune auziaren epaiketa errepikatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko.

Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Guardia, Murgia, Langraiz Oka, Kanpezu, Trebiñu... Arabako herritarrak ere kalera atera dira, Euskal Herriko beste 200 bat herritan bezala, euskal gehiengo sindikalak eta hainbat alderdi politikok larunbat honetan herriz herri deitutako mobilizazioetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago