Sei gazta barietate Eusko Label esnearekin

Erredakzioa 2020ko abenduaren 22a

Euskal Gazta egitasmoaren aurkezpena. IREKIA

Eusko Jaurlaritzak Euskal Gaztak deituriko egitasmoa jarri du martxan, Idiazabaletik harago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoizten diren beste sei barietate laguntzeko. Eusko Label esnearekin ekoitzitako produktu gisa bultzatuko ditu: hori izango da seien ezaugarria.

Honako hauek dira barietateak: Fraisoro, behi gazta tradizionala, XIX. mendean sortua Zizurkilen; Saroi, ardi, ahuntz eta behi esnea nahasten dituena eta euskal gazta zaharrena izan daitekeena; Latxa Urdina edo Gazta Urdina; Txuria, azalik gabeko gazta freskoa; Auntzai, aske hazitako ahuntzen esnearekin eginiko gazta, Aiaraldekoa; eta Otzara, zumezko saskietan ondutako ardi gazta, hau ere Aiaraldekoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago