TOKIKOM Sariak

Tokikom Sarien bosgarren edizioa, streaming bidez

Erredakzioa 2020ko abe. 17a, 16:20

Ostegun honetan, 19:00etatik aurrera, Tokikom Sarien banaketa zuzenean jarraitu ahal izango da TOKIKOM sareko hedabideen webguneetan. Tartean, noski, ALEAren bitartez.

Urtero bezala, 2020 arraro honetan ere Tokikom Sariak banatuko ditu TOKIKOMek. Sari horien helburua sarritan ezezaguna den toki komunikabideen lan profesionala aldarrikatu eta gizarteratzea da, eta horretarako hiru sari ezberdin banatzen dira urtero: azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena. Aurten, gainera, publikoak bozketa bidez erabakitako Komunitatearen Saria ere izango da.

Berez, aurtengo sari banaketa ekitaldia Hernanin egitea tokatzen zen, Kronikak irabazi baitzuen 2019ko edukirik onenaren saria. Baina, segurtasun neurriak tarteko, azkenean bertan behera utzi behar izan dugu ekitaldi presentziala, eta haren ordez, banaketa telebista saio baten bidez egingo dugu.

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregile ezagunek gidatuko dute saioa, umore klabean betiere, eta TOKIKOM sareko hedabideen webguneetan ikusi ahal izango da streaming bidez, aldi berean, gaur, abenduak 17, 19:00etatik aurrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago