Euskararen Agenda

Arabako herri txikien despopulazioa aztertu du 'Erroak' dokumentalak

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 16:00

'Erroak' Arabako herri txikien inguruko dokumentala da. / ERROAK

Erroak dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 22an, 20:00etan Oihaneder Euskararen Etxean. Arabako herri txikien despopulatzearen eta bizitzaren inguruko lana 2019ko Batera deialdian aukeratutako proiektuetako bat da.

Gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia du martxan Oihaneder Euskararen Etxeak, eta abenduaren 22an aurkeztuko den dokumentala 2019ko deialdian aukeratuetako bat izan zen. Erroak –Arabako herri txikietako dokumentala– aurkeztuko dute, hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi duen dokumentala: biztanle hauekin elkartu, egon eta beren egunerokotasuna islatu dute lanean.

Aurkezpenean antolatzaileak, babesleak eta sortzaileak izango dira, hau da, Oihaneder, Laboral Kutxa, Vital Fundazioa, Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata. Hilaren 22an, 20:00etan, Oihanederren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago