Gasteizko Gabonetako azoka prest da gaurtik aurrera. Independentzia kalean eta Urrezko Zeledonen plazan izango da, aurreko urtean bezala, baina koronabirusaren kontrako segurtasun-neurri bereziekin. Edukiera-kontrolatuko dute azokan, jende-pilaketak ekiditeko, eta ibilbide bakarra izango da.
Aurreko edizioetan bezala, eskulanak saltzeko 35 saltoki izango ditu Eguberrietako Azokak, saltzaile lokalak nahiz handik eta hemendik etorritakoak. Era askotako produktuak salduko dituzte: larruzko eskulanak, zilarrezko bitxiak, modako osagarriak, brontzezko eskulanak, dekorazioko objektuak, haurrentzako jolasak, kosmetika naturala eta beste.
Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik azoka. 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik; iaz baino ordu erdi lehenago itxiko da, beraz. Salbuespen hauek izango dira: urtarrilaren 1ean ez da irekiko goizez, eta urtarrilaren 5ean ez da itxiko eguerdian.