Gabonetan, zirkoa eta antzerkia txikientzat

Erredakzioa 2020ko abenduaren 10a

Sei eta hamar urte bitarteko haurrentzat izango da ikastaroa. / TAE

Abenduaren 28tik 31ra arte eskainiko du ikastaroa Eszena-Arte Tailerrak.

Jai egunak aproposak izan daitezke jolasa eta hezkuntza uztartzen dituzten ikastaroak antolatzeko. Eta hori da, hain zuzen, Gasteizko Eszena-Arte Tailerrak prestatu duena; beste urte batez, Gabonak aprobetxatuko ditu berriro jarduera berezi hau antolatzeko.

Abenduaren 28tik 31ra bitartean antzerkia eta zirkoa batzen dituen kurtsoa egingo dute, 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, Errege-Erregina Katolikoak kaleko lokalean. Antzerkia eta zirkoa Gabonetan ikastaroa lau egunetan zehar izango da Gasteizko antzerki eskolan; txikiek oholtza eta talde-lana lantzeko, alde batetik, eta akrobazia, malabareak eta oreka-jokoekin gozatzeko aukera izango dute, beste alde batetik.

Eszena-Arte Tailerrak proposatuko du gorputz-jolasez betetako kurtsoa, euskara eta gaztelania nahastuz garatuko dena. Hitzordua goizez izango da egunero, 10:00etatik 13:00etara, eta, nola ez, neurri sanitarioak beteko dira. Argibide guztiak 945-28 45 42 telefonoan edota administracion@porpolteatro.com helbide elektronikora idatziz egin daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago