ArabaXpress

Arabako Ikus-entzunezkoen Rally Bertikalaren lehen edizioak baditu irabazleak

Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 12:19
ArabaXpress rally bertikalaren sariak banatzeko ekitaldia. / AFA

Arrakastatsua izan da ArabaXpress Arabako Ikus-entzunezkoen Rally Bertikalaren lehenengo edizioa. Egindako bideo originalei esker, Andoni eta Alaia, Dani Martinez, Uxue Olabarria eta Cintia Martinez izan dira garaile.

Tik Tok eta Instagram bidezko ArabaXpress rally bertikalaren lehen edizioa iragan asteazkenean amaitu zen, abenduaren 2an, Ignacio Aldecoa kultura etxean egindako sari banaketarekin. Lanen oinarrizko gaia Zaindu zaitez, zaindu gaitzazu izan da, eta 40 lehiakide inguru aritu dira lehian. Ekitaldian, Ana Del Val Kultura Saileko diputatuak eta David Alvarez ArabaXpresseko zuzendariak eskerrak eman zizkieten parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik.

Rallya azaroaren 26tik 28ra bitartean egin da, eta banaka zein sei lagun arteko talde mistoetan egin dira lanak. Lan guztiak formatu bertikalean izan dira, eta atal bakoitzean euskarazko zein gaztelaniazko bideak aurkeztu dira.

Bideo onenak

Irabazle bakoitzak garaikurra eta 100 euroko saria jaso ditu. Lau kategoria zeuden, eta irabazleak Andoni eta Alaia, Dani Martinez, Uxue Olabarria eta Cintia Martinez izan dira, bakoitzari zegokion kategorian:

Komedia onena: Dani Martinez

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARABAXPRESS (@arabaxpress)

 

Komediari eskainitako kategorian, Dani Martinez nabarmendu da. Atal horretan nagusi izan dira umorezko esketxak, hala nola bikoizketak edo duetoak. Gasteiztarra izan da garaile Hago ¡chas! y aparezco a tu lado lanarekin: pandemia garaian hartu beharreko hainbat neurriren gainean kontzientzia bultzatzen du, sormen tresnatzat umorea erabiliz.

Koreografia onena: Andoni eta Alaia

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARABAXPRESS (@arabaxpress)

 

Andoni eta Alaiaren koreografiak liluratu du epaimahaia, Arnasa hartu da sormen lanari "darion sormenari eta berezitasunari esker". Biak Izarrakoak (Urkabustaiz) dira, eta Arabako herri txiki batean bizitzeak zer sentiarazten dien adierazi nahi izan dute beren lanarekin.

Efektu berezi onena: Cintia Martinez

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARABAXPRESS (@arabaxpress)

Cintia Martinezen Un pequeño gesto, una gran ayuda obrak erakarri ditu epaimahaiko adituak, efektu berezien modalitatean. Eskuak garbitzea ekintza soil baina eraginkorra dela erakutsi nahi izan du gazte horrek: "Keinu soil batek gizartea zaintzen lagun dezakeela".

Bideo narratibo onena: Uxue Olabarria

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARABAXPRESS (@arabaxpress)

 

Azkenik, kontakizunen kategorian, epaimahaiak Zaindu zaitez, zaindu gaitzazu izeneko bideoa hautatu du. Uxue Olabarria da egilea, eta lan horren bidez Guardiatik gogorarazi nahi izan du nolakoa zen mundua koronabirusa iritsi aurretik: "Benetan merezi duela nork bere burua zaintzea, dena lehen bezalakoa izan dadin berriz", aldarrikatu du Olabarriak.

Lehenengo edizioa

Arabako lehenengo ikus-entzunezkoen rally bertikala izan da aurtengo ArabaXpress. Adin guztietako jendeak izan du parte hartzeko aukera, eta, horretarako, piezak grabatu eta editatu behar izan dituzte mugikorrarekin. Gehienez 48 orduko epean, parte hartzaileek euren lanak sortu behar izan dituzte, rallya hasi arte isilpean gordetako gai bat oinarri hartuta.

Lehenengo edizio honetan, Gasteiz, Guardia, Izarra, Lantaron, Zuia, Larrazkueta, Agurain, Armentia, Estavillo eta Amurrioko parte hartzaileak izan dira. Bestalde, honako hauek izan dira epaimahaikideak: Yusan Acha, telebistako errealizadorea; Aunitz Alberdi, kazetaria eta berriemailea; eta Joseba Fiestras, kazetaria eta FesTVal jaialdiaren zuzendaria.

Egitasmoaren helburu nagusia izan da ikus-entzunezkoen arloko joera nagusiak Arabako landa zonara eta Gasteiz hiriburura eramatea; baita herritarrak teknologia berrietan trebatzea eta belaunaldien arteko loturak sortzea ere, ikus-entzunezko lan laburren bidez. Antolatzaileen arabera, halaber, aurkeztutako lanek balio izan dute "lurralde historikoaren alderdi onen berri zabaltzeko mundu osoan, planeta osoan mila milioi erabiltzaile baino gehiago dituzten aplikazioak erabili baitira".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide