Aernnovako langileek bost greba egun gehiago iragarri dituzte

Erredakzioa 2020ko abenduaren 6a

Aernnovako langileek Arabako aeronautikaren sektorea "hilzorian" dagoela salatu dute larunbat honetan Gasteizen egindako manifestazioan. Gainera, 101 kaleratzeen aurkako bost greba egun deitu dituzte abenduaren 10etik 18ra bitartean.

Larunbat honetan, Aernnovako beharginek manifestazio bat egin dute Gasteizko kaleetan. "Hilzorian" dagoela salatzeko, Arabako sektore aeronautikoaren hileta antzeztu zuten mobilizazioan bertan.

Horrez gain, Berantevillako enpresa batzordeak bost greba egun iragarri ditu abenduaren 10etik 18ra bitartean, zuzendaritzak lan erregulazioko txosten baten bitartez gauzatu nahi dituen 101 kaleratzeen aurka protesta egiteko.

Zuzendaritzak kaleratzeak ez diren irtenbide bat negoziatzeari uko egin diola kritikatu dute. Sindikatuek, ordea, aldi baterako lan erregulazioak eta aurrejubilazioak planteatu dituzte: "Mobilizazioek jarraituko dute kaleratze bakarra mahai gainean dagoen bitartean", ohartarazi dute. Halaber, enpresak beste neurri batzuk negozia ditzala esku hartzeko eskatu diete erakundeei, bereziki Eusko Jaurlaritzari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago