Abisu horia jarri dute martxan larunbata amaitu arte, elur-kota 500-700 metrora jaitsiko delako. Arabako Foru Aldundiak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du Arabako errepideetan. Gasteizko Udalak bere aldetik elurteetarako larrialdietako plana ere aktibatu du, larrialdi aurreko fasean. Suhiltzaileen eta FCCren baliabide propioak erabiliko dira fase honetan.
Errepidean ibili behar baduzu, arretaz gidatu eta begiratu bide sarearen egoera, hemen: bit.ly/2JEZ7O3