2.700 lagun baino gehiagok parte hartu dute Haziaraba eta Antzerkia Eskolara programetan

Erredakzioa 2020ko abenduaren 4a

Teatro Paraisoren 'Kubik' antzerki ikuskizuna. TEATRO PARAISO

Teatro Paraisok sustatzen ditu biak.

Aurtengo Haziaraba estimulazio goiztiarreko landa jaialdia eta Antzerkia Eskolara kanpaina arrakastaz amaitu dira. Lehenengoan, Teatro Paraisoren Kubik antzerki ikuskizunean, Bartzelonako Nazioarteko Zinemaldiko film laburretan eta joko instalazioan 1 eta 6 urte bitarteko umeak, familiak eta irakasleak elkartu dira. Antzerkia Eskolara egitasmoaren 35. edizioan, berriz, 33 ikastetxek parte hartu dute.

Teatro Paraisoko Pilar Lopezek erakundeen babesa eskertu du eta baita hezkuntza esparrutik izandako konplizitatea ere. Bi proiektuetan parte hartu dutenen lana goraipatu du honakoa azpimarratuz: "Guztion artean erakutsi dugu kultura segurua izateaz gain, beharrezkoa ere badela".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago