Beste lau urtez izango da Ryanair Forondan

Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 10:04
Belgikara hegaldi berri bat eskainiko dute, martxotik aurrera. / Alea

Diru-laguntzetara aurkeztu den konpainia bakarra da; Bruselarako hegaldiak ere eskainiko ditu, orain artekoekin batera

Ryanair izan da Forondatik bidaiarien hegaldietarako lehiaketara aurkeztu den konpainia bakarra, eta, beraz, badirudi 2025eko martxora arte jarraituko duela lanean Gasteizen, egungo konexioekin eta Belgikarekin beste bat eskainiz.

Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak, Udalak eta Merkataritza Ganberak osatzen duten aireportua sustatzeko sozietateak (VIA) aste honetan jakin du 2021eko martxotik 2025eko martxora bitartean hegaldi erregularrak sustatzeko lehiaketarako konpainia bakarra aurkeztu dela; 4,8 milioi euroko aurrekontua izango du, eta beste milioi bat gehiago izan daiteke.

Ryanair bakarrik aurkeztu da, eta gaur egun eskaintzen dituen hegaldiei –Malaga, Sevilla, Palma, Milan eta Kolonia– beste lotura berri bat gehituz: Bruselarekin lotura berri bat iragarri du Charleroiko aireportuaren bitartez.

Arabako Merkataritza Ganberako iturriek azaldu dutenez, lehiaketaren esleipena oraindik ez da ofiziala, oraindik oniritzia jaso behar duelako txosten batean eskaintza aztertu ostean, baina badirudi Ryanairrek beste lau urtez jarraituko duela lanean Gasteizen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide