Gernika-Lumoko 22 entitate Euskararen Mapan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko azaroaren 23a

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin ohi dugu urtero Gernika-Lumon. Aurten, Covid-19aren ondorioz ekitaldirik ezin izan dugu egin, baina aitortu nahi dugu, garai zail hauetan ere, Gernika-Lumoko 22 enpresa, saltoki eta entitateek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana.

#GeroaElkarrekinEraikiz

Bai Euskarari Elkarteak Gernika-Lumoko Euskara sailarekin, Busturialdean euskaraz bizi elkartearekin, Gernikako AEKrekin, Artez Euskara Zerbitzuarekin eta Seber Altube Ikastolarekin elkarlanean antolatu ohi du ekitaldia. Aurten ekitaldirik ez, baina entitateei aitorpena egiteko Bai Euskarari Ziurtagiria eskura emango diegu eta, horrez gain, entitateen inguruko informazioarekin kartelak jarri ditugu herrian zehar.

Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!

Elkar zaintzeko garaia da, komunitatea babesteko garaia. Aurrera egiteko eta babesteko beharrezkoa dugu elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea, #GeroaElkarrekinEraikiz izango baitu euskarak presentzia handiagoa.

Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe hori. Jarrai dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.

 

Gernika-Lumoko Euskararen Mapa                       

  1. Aita Villasante Udal Euskaltegia                       

  2. Arrano Kultur Elkartea                       

  3. Arrien Optika                       

  4. Bake Leku-Txokoa                       

  5. Busturialdeko Hedabideak                       

  6. Duka Arropa Denda                       

  7. Ekin Taldea                       

  8. Elai Alai Dantza Taldea                       

  9. Electricidad Argi Ola                       

  10. Eraikuntzarako materialak Izagirre                       

  11. Gernika Garbiketak                       

  12. Gernika Rugby Taldea                       

  13. Gernikako Notaria                       

  14. Gestoria Cor                       

  15. Kopi Laster Fotokopiak                       

  16. Kosnoaga Igeriketa Elkartea                       

  17. Madariaga Hortz Klinika                   

  18. Mª Luisa Lurrin-Denda                       

  19. Seber Altube Ikastola                       

  20. Urrutia Aholkularitza                       

  21. Zaindu Fisioterapia Zentrua       

  22. Zurich Aseguroak
                             

Kontsulta ezazu ziurtagiridun guztiek osatzen duten

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago