Streaming bidez jarraitu ahal izango da Lazarraga Sarien ekitaldia

Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 16:23
2018 urteko Lazarraga sarien V. edizioko sarituak.

Lazarraga Sariek arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten Arabako entitate edota pertsonak sarituko dituzte ostegunean. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da, baina aldez aurretik eskaera egin behar da.

Urriaren 30ean itxi zen hautagaiak aurkezteko epea eta guztira saria jasotzeko 50 hautagai aurkeztu ziren. Horietatik bost izango dira aurtengo edizioan sarituak; eta bertatik bertara ekitaldia jarraitzeko aukerarik egongo ez bada ere, sari banaketa online ikusteko aukera eskaini nahi izan dute antolatzaileek.

Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko irizpide ugari aintzat hartzen ditu epaimahaiak. Besteak beste: zerbitzua euskaraz emateko zein neurri hartzen diren, euskaraz lan egiteko baliabideak, kanpo komunikazioa, hizkuntza paisaia, etabar.

Arabako Foru Aldundiak antolatutako sari banaketa izaki, saridunek lurralde oreka mantentzeko egiten duten lana ere garrantzitsua da, edota Arabako gizartearen aurrean traktore lana egiteko duten gaitasuna. Aurten gainera ostalaritza edo merkataritza sektorekoak izatea, COVID 19ak kolpatutako sektoreak izanik, aintzat hartuko den beste irizpideetako bat izango da.

Sari-banaketa zuzenean streaming bidez

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, 18:00etan, Artium museoan. Ikuslerik ezingo da bertaratu eta zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Horretarako, interesa duen edonork aldez aurretik eskaera egin beharko du.

50 hautagaiak

  1. Amorrortu Osteopatia
  2. Arabako ALEA komunikazio taldea
  3. Aresketa Ikastola
  4. ARGI Argiztapena, Elektronika eta Markogintza
  5. Lansarean, euskarazko lan ataria
  6. ARTgia Sorgune Aretoa
  7. Dalvez Argitarazleak
  8. Bertako Igogailuak
  9. Lanabeseko talde eragilea
  10. Grafik Sarea Koop. Elkartea
  11. Hala Bedi Irratia
  12. Hitz Logopedia
  13. Hyundai Eska autokontzesionarioa
  14. Irribarre Zabalgana
  15. Bai Euskarari Elkartea
  16. Itzarri Enplegurako BGAE
  17. Leo Barañano Abokatua
  18. Lizarralde Soinua Txalaparta SL
  19. Lope de Larrea ikastola
  20. Aizpeolea Harategia
  21. Aldapa Taberna
  22. Askabide Klinika
  23. Autocares Sobrón
  24. AyG Asistencial
  25. Gasteizko Artis Kreativa eskulan denda
  26. Bionekazaritza
  27. Doitu Ofimatika
  28. Errota Hortz Klinika
  29. Hiruko Taberna
  30. Iturrienea Jatetxea
  31. Iturrieta Sagardotegia
  32. Museo del Organo Jatetxe begetarianoa
  33. Martinez de Rementeria farmazia
  34. Puente Farmazia
  35. Teklak - Komunikazio eta audientzien estudioa
  36. Txirrinduz
  37. Uriarte Industrial
  38. Albeniz Liburudenda
  39. EBA,SL.
  40. Ttipia Kultura
  41. Adigrafik (Sorpresa opariak)
  42. Kike Zurutuza
  43. Josu Santamaria. Larrateko
  44. Arabako Euskal Pilota Elkartea
  45. ARBEL kooperatiba (Aramaio)
  46. Kanpezuko tabernak, oro har
  47. Kanpezuko Ekobasterra denda
  48. Zaraobe Institutua
  49. ELKAR
  50. ASASAM

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide