Duela egun batzuk, 1991tik Mendebaldeko Saharan indarrean zegoen su-etena apurtu zuen Marokok, eta gerrak eztanda egin du. Larunbat honetan, urraketa salatu eta gerra gelditzeko autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka herritarrek Gasteizen.
Sahara Euskadi Mugimenduak, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Afanis, Sahara Gasteiz eta Eusko Saharaui asanbladak osatutako plataformak elkarretaratze deialdi bateratua izan da, eta 12:00etatik 13:00etara, ordubetez luzatu da Arabako hiriburuko Andre Maria Zuriaren plazan.
Marokoren jarrera salatzeaz gain, 1991 urtetik atzeratu egin den autodeterminazio erreferenduma "berehala" antolatzea eskatu diete Espaniako estatuari zein nazioarteko komunikateari. Izan ere, duela 45 urte bere lurraldearen okupazioa eta "nazioarteko komunitatearen axolagabekeria" jasaten ari direla salatu dute, eta Espainiako Gobernuari "afrikar kontinenteko azken lurralde ez-autonomoa deskolonizatzeko ardura bere gain hartu dezala" eskatu dio Sahararen aldeko mugimenduak.
???????????? Marokoren jarrera salatzeaz gain, 1991 urtetik atzeratu egin den autodeterminazio erreferenduma "berehala" antolatzea eskatu diete Espaniako estatuari zein nazioarteko komunikateari.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) November 21, 2020
???? ARGAZKI GALERIA ▶️ https://t.co/EooERmG0dv pic.twitter.com/fmahV4hx6k
???????? Ehunka pertsona Sahararen autodeterminazio erreferendumaren aldeko elkarretaratzean Gasteizen, Marokok 1991tik indarrean zegoen su-etena urratu ostean. pic.twitter.com/RGypyjarIa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) November 21, 2020
???????? Sahararen askatasunaren aldeko oihuak Gasteizko elkarretaratze jendetsuan. Autodeterminazio erreferenduma aldarrikatzen ari dira. pic.twitter.com/d8zVsBeJ1Y
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) November 21, 2020
Agurainen ere, kalean
Larunbat honetan, Agurainen ere Sahararen aldeko mobilizazioa egin dute. "Bakean berresten gara, baina ez Marokoren okupazioan eta errepresioan oinarritzen den bakean, saharar herriaren autodeterminazio eskubidea errespetatuko duen bakea da nahi duguna", adierazi dute Aguraingo manifestazioaren amaieran.
Halaber, saharar herriaren eta Euskal Herriaren arteko "harreman eta elkartasun historikoa" nabarmendu dute bertan: "Bi herriok zapata desberdinekin baina helmuga berdina duen bidea jorratzen ari baikara, independentzia lortu arte".
Elkarretaratzeak Laudion eta Amurrion
Aiaraldean ere saharar herriari elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dituzte. Orozkon (Bizkaia) egindako mobilizazioaz gain, Amurrioko eta Laudioko herriko plazetan elkarretaratzeak egin dituzte 12:00etan.
Argazkiak (aiaraldea.eus): Asier Ussia, Samuel Pasandin eta Aitor Aspuru.