Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Saharako su-etena urratu izana salatzeko

Erredakzioa 2020ko azaroaren 20a

Espainiako Gobernu delegaritza aurrean protesta egin zen azaroan 14an.

Larunbatean, azaroak 21, eguerdiko 12:00etan Andre Maria Zuriaren plazan antolatu dute deialdia.

Marokok Mendebaldeko Saharako su-etena apurtu izana salatzeko, modu bateratuan Sahara Euskadi Mugimenduak, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Afanis, Sahara Gasteiz eta EuskoSaharaui asanbladak parte diren plataformatik, elkarretaratze deialdia luzatu dute larunbat eguerdirako.

Andre Maria Zuriaren plazan, 12:00etan egingo duten hitzorduan, Marokoren jarrera salatzeaz gain, Espania zein nazioarteko komunikateari 1991 urtetik atzeratu egin den autodeterminazio erreferenduma behingoz antolatu dezaten eskatu nahi diote antolatzaileek.

Duela 45 urte bere lurraldearen okupazioa eta nazioarteko komunitatearen axolagabekeria jasaten ari direla salatuta, Espainiako Gobernuari afrikar kontinenteko azken lurralde ez-autonomoa deskolonizatzeko ardura bere gain hartu dezala eskatzen du Sahararen aldeko mugimenduak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago