Baskonia 93-72 Panathinaikos

Aste borobila Baskoniarentzat Euroligan

Aritz Martinez de Luna 2020ko aza. 19a, 22:26

Asteartean Fenerbahceren kontrako partida irabazi ostean, bigarren garaipena jarraian lortu du Baskoniak Panathinakosen kontra.

TD Systems Baskonia

93

Panathinaikos

72

Aste gogorra aurreikusten zuen Baskoniak Euroligako jardunaldi bikoitzean; baina lortutako emaitza ezin hobea izan da. Joko maila ona erakutsi du taldeak, defentsa lan gogorra eta bi garaipen garrantzitsu poltsikora.

Bartzelonaren kontra, orain hiru aste, partida menpean zuela uste zenean, modu ulergaitzean galdu zuen  talde gasteiztarrak. Astebete beranduago, Asvel frantziarraren kontra, irabazi beharreko partidak berriz ere eskuetatik alde egin zion taldeari, eta pasa den astean CSKAren kontra, irudi hobea eman arren, hirugarren porrota jarraian jaso zuen taldeak. Egoera horretan momentu zaila aurreikusten zuen taldeak, eta dinamika horri buelta emateko ahalegin egitea ezinbesteko zuten Ivanovicen mutilek.

Baskoniak garaipenak behar zituen lehian buru-belarri sartuta jarraitzeko, eta taldeak erantzun ona eman du. Bi partida jarraian eta antzeko emaitza bi kasuetan. Partidari hasiera hotza eman arren, taldeak lanerako gogoa erakutsi du eta defentsa lanean oinarrituta pixkanaka gustoko duen erritmoa ezartzen joatea lortu du. Bide horretatik, asteartean bezala, aldea irekitzen joan dira gasteiztarrak, eta, zorionez, azken laurdenean partida puskatzea lortu dute, azkenik, garaipen erosoa eskuratuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide