Etxetik Kantari ikuskizunean parte hartzeko epea abenduaren 20ra arte luzatu da

Erredakzioa 2020ko abe. 14a, 11:54
Parte hartzaile bakoitzak nahi bezala grabatu dezake bere bideoklipa.

Astebete luzatuko da Etxetik Kantari ikuskizunean parte hartzeko epea; hortaz, bideoklipak abenduaren 20ra arte bidali ahal izango dira. Dagoeneko 18 bideo baino gehiago aurkeztu dira, eta abenduaren 29an argitaratuko da ikuskizun osoa.

Aurten ez diogu Kantari ikuskizunari uko egin nahi, eta horregatik sarean gozatzeko moduko proposamena egin nahi dizuegu. Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Asteko egitarauaren barruan eta Vital Fundazioaren babesari esker, aurtengo edizio berezi honetan Kantari etxetik gozatzeko moduko proposamena egin nahi dizuegu.

Gainera, ez dizuegu inongo mugarik jarriko, eta norberak nahi duen bezala parte hartzeko aukera izango du: etxetik senideekin, klasean gelakideekin, lagunekin... eta nahi beste bideoklip eginda gainera!

Nola parte hartu dezakegu? Oso erraza da, jarraitu hemen jasota dituzun irizpideak.

Proposatzen dizkizugun abestien artean nahi duzuna aukeratu, entseatu zure kantua, prestatu zure koreografia, prestatu zure jantzi edo mozorroak eta grabatu bideoa. Besterik ez.

Abestiarekin batera, zure testigantzak ere jaso ditzakezu bideoan: nortzuk zareten partaideak, zergatik aukeratu duzuen abesti hori, nola antolatu duzue zuen koreografia, eta abar. Abesti ezberdinak gustoko badituzu, behin baino gehiagotan parte-hartzeko aukera ere izango duzu. Ikastolan gelakideekin, zure lagunekin edota familian egin dezakezu, nahi beste aldiz.

Prest duzunean, fitxategi hori ALEAra bidali eta gu arduratuko gara hori sarean zabaltzeaz. Parte hartzeko, jarraian jasota geratzen den galdetegiaren bidez izen ematea besterik ez duzue.

  • Bideoak galdetegiaren bitartez bidali beharko dira.
  • Epea luzatu ondoren, bideoak abenduaren 20ra arte bidali ahal izango dira; hau da, datorren igandera arte.
  • Bideo guztiak sarean izango dira ikusgai.
  • Jasotako material guztiarekin, Etxetik Kantari ikuskizuna argitaratuko da abenduaren 29an, asteartean. Programa bakar batean parte hartzaileen bideoak txertatuko ditugu eta elkarrekin musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Gonbidatu zure lagun eta senideak ikuskizunaz gozatzera!

Zalantzarik baduzu, kantari@geuelkartea.eus helbidera idatzita edo 640 574 996 telefonoaren bitartez gurekin harremanetan jartzeko aukera duzu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide