Bizikletak kontrolatzeko kanpaina egingo dute datorren astean

Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 12:09

Azaroaren 16tik 22ra arte egingo dute zaintza berezia. / Alea

Besteak beste, zirkulazio-arauak betetzen direla zainduko dute Gasteizko udaltzainek.

Udaletik jakinartazi dutenez, 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoaren barruan, Udaltzaingoak bizikletak kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du datorren astean, azaroaren 16tik 22ra bitartean.

Kanpaina honekin, zirkulazio-arauak betetzen direla, bizikletak igarotzea baimenduta dagoen guneak eta ordutegiak errespetatzen direla, 16 urtez azpikoek kaskoa erabiltzen dutela eta argiak erabiltzen dituztela zainduko dute udaltzainek. Era berean, bizikleten egoera kontrolatuko dutela azaldu dute; "izan ere, mantentze ona ezinbestekoa da segurtasunerako eta, bereziki, baldintza meteorologikoek bideen egoeran eragina dutenean".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago