Larri zauritu da behargin bat Kupsan izandako sutean

Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 14:52
Eguerdianm piztu da sua Kupsa lantegian. / SOS Deiak

Zauri larriekin eraman dute ospitalera beharginetako bat; Arabako eta Errioxako suhiltzaileak bertaratu dira.

Oionen dagoen Kupsa Coatings berniz enpresan sute bat hasi da 13:00etan, eta laster ke-zutabe handi bat sortu du inguruan, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez. Lanean ari ziren pertsona guztiak ebakuatu dituzte; horietako bat ospitalera eraman behar izan dute zauri larriekin.

Sutearen ondorioz, El Puntillo industria gunea hustuarazi dute, eta Oiongo herritarrei etxean geratu eta leihoak ixteko gomendioa egin die Udalak, elementu toxikoekin lan egiten dutelako Kupsan. Era berean, Oiongo ikastetxeak familiei deitu die, une honetan jantoki-zerbitzuan dauden haurren bila joan daitezen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide