Badakigu ostalaritzan lanean ari zareten lagun asko kinka larrian zaudetela eta guztioi laguntzeko aletxoa jarri nahiko genuke guk ere, ditugun baliabideak zuekin guztiokin partekatuz.
Bai Euskarari Ziurtagiria duten jatetxeen artean badira batzuk janaria etxera eramateko edo jatetxean bertan jasotzeko zerbitzua eskaintzen ari direnak. Behean bildu dugu horien informazioa. Datozen egunotan eguneratuko dugu.
Dena dela, hemendik deia egin nahi dizuegu kontsumitzaileoi, euskaraz bizi eta lan egin nahi duzuen guztioi, euskararekin konpromisoa duten eta zerbitzua euskaraz eskaintzen duten jatetxe horietan kontsumitu dezazuen. Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe hori. Jarrai dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.
Animo eta besarkada bana denoi!
Kontsulta ezazu Ziurtagiridun guztien mapa hemen.
Trebiñu Sagardotegia

Achafla Baita jatetxea
Bordatxo Jatetxea

Juantxo taberna

Black Salad
Dolomiti jatetxea
Koxka taberna
Baias garagardotegia

Chez Mattin jatetxea
Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz COVID-19ak eragindako neurrien berri emateko hainbat kartel sortu ditugu, merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzat erabilgarriak izan daitezkeenak.
Egoerara egokitzen ari gara kartel horiek ere eta etxera eramateko zerbitzuaren berri emateko kartel berri bat egin dugu:
Helbide honetan eskura ditzakezue kartel guztiak: https://baieuskarari.eus/eu/baliabideak/covid19-errotuluak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.