Baskonia 82-68 Bilbao Basket

Garaipen erosoa Baskoniarentzat, Bilbao Basketen kontrako derbian

Aritz Martinez de Luna 2020ko aza. 7a, 22:47
Jokalari guztiek eman dute maila altua Bilbao Basketen kontrako partidan. @ligaEndesa

Partida osoan zehar nagusi izan da talde gasteiztarra eta garaipen erraza lortu du ligako hamargarren jardunaldian.

TD Systems Baskonia

82

Retabet Bilbao Basket

68

Aurtengo denboraldian zehar Baskoniak partida parekatu ugari jokatu ditu. Azken minutuan erabakitzen diren partidak; emozioz beteak, baina, normala denez, sarri porrota suposatzen duten horietakoak.

Gaur iluntzean, denboraldi hasiera kaskarra egin duen Bilbao Basketen kontra, lehen minututik hartu du markagailuan aurrea Zurbaoko taldeak eta, aspaldiko partez, garaipen erosoa lortu du talde gasteiztarrek.

Defentsa gogorrean oinarrituta, erritmo bizia ezarri dute hasiera batetik Ivanovicen mutilek. Partida osoan zehar kontraeraso ugari burutu ahal izan ditu taldeak, eta joko erritmo horrek mesede egiten dio Baskoniari. Korrika egiteko aukerarik izan ez duenean, talde lanean oinarrituta, baloia batetik bestera mugitzen asmatu dute, aukerarik onena bilatuz eta orokorrean, partida borobila jokatu du taldeak.

Azken asteotan sarri entzun dugu taldeak jokalari gehiago behar duela, eta nekeak pilatzen hasteko arriskua dutela zenbai jokalarik. Gaurkoan, aldiz, minutu gutxi jokatzeko aukera izan ohi duten jokalariek beraien ekarpena egiteko aukera izan dute, eta etorkizunean, taldearen bilakaera ona lortzeko, aukera emango du jokalari gazteek ere talde dinamikan sartzeko aukera izateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide