Baskonia 86-88 Asvel

Saria, onenarentzat

Aritz Martinez de Luna 2020ko aza. 5a, 23:19

Asvel Villerurbannek denboraldiko lehen garaipena lortu du Buesa Arenan.

TD Systems Baskonia

86

LDLC Asvel Villeurbanne

88

Iparra erabat galdu ez duen arren, partidako tarte askotan zehar noraezean ibili da Baskonia, eta, azkenik, markagailua estutzea lortu duen arren, garaipenak Zurbaotik Frantziarako bidea hartu du.

Asvel Villeurbannek sailkapenean garaipenik lortu gabe ekin dio gaurko partidari, baina, kantxan ikusitakoaren arabera, Baskoniak baina partida askoz ere serioagoa jokatu du. Merezimendu osoz lortu du talde frantziarrak garaipena, hasiera batetik markagailuan aurrea hartu ostean.

Jokoan buru-belarri egoteak, saria izan ohi du eta bide horretatik, partidako momentu ezberdinetan zehar, hiru aldiz lortu du talde frantziarrak markagailuan hamar puntutik gorako aldea. Baskoniak ohiko duen kemenari esker, partida parekatzea lortu du azken laurdenean, baina ez da nahikoa izan garaipena eskuratzeko. Jokalarien kontzentrazio mailak aurrerapauso bat eman beharko du, ezinbestetean, taldeak Euroligan garaipenak eskuratzen jarraitu nahi izatekotan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide