Espainiako Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak bost euskal preso gehiagoren lekualdatzea iragarri du.
Horietako hiru Euskal Herrira eramango dituzte, eta beste bi etxetik gertuago dauden espetxeetara: lehenik eta behin, Martutenera lekualdatuko dituzte Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster, eta hirugarren gradua emango diete biei; bestalde, Xabier Perez Aldunate Kordobatik Iruñera mugituko dute; Joseba Segurola Murtzia I espetxetik Burgosera hurbilduko dute.
Bosgarrena, Aitor Garcia Aliaga, 'Bonbero', Gasteizko presoa, 690 kilometrora dagoen Jaen II espetxetik Burgoseko kartzelara eramango dute. Garcia 2001eko azarotik dago kartzelan, ETAren aurkako operazio batean Madrilen atxilotu zutenetik. Izan ere, aste honetan bertan 19 urte beteko ditu preso.
Auzitegi Nazionalak 1.042 urteko kartzela zigorra ezarri zien berari eta Ana Belen Eguesi.