La Intrusa konpainiak 'It's a wrap' aurkeztuko du Principalen

Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 19:00

Ostiralean taularatuko dute 'El festín de los cuerpos', Felix Petite antzokian. / Danza Mobile

Hilaren 6an, Danza Mobile eta Incubo Teatro taldeek 'El festín de los cuerpos' koreografia taularatuko dute

Eusko Jaurlaritzak antolatutako XVI. Dantza Zirkuituak bi ikuskizun ekarriko ditu aste honetan Gasteizko antzokietara. Asteazkenean izango da lehen hitzordua, hilaren 4an, La Intrusa Danza konpainiak eskainiko duen It's a wrap (Kubrik is dead) koreografiarekin; Principal antzokian, 20:30ean. Bigarrena ostiralean, hilaren 6an, helduko da; Danza Mobilek eta Incubo Teatrok El festín de los cuerpos lana aurkeztuko dute Felix Petite antzokian.

Arte-sorkuntza garaikideko konpainia da La Intrusa danza, Virginia Garciak eta Damian Muñozek 1996an sortutakoa. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako estatuko zein nazioarteko artistekin lankidetzan aritzen dira. 2015eko Dantza Sari Nazionala lortu zuten, sorkuntzaren modalitatean.

Danza Mobile, berriz, 2001. urtean sortu zen, eta erreferentzia da dantza garaikide inklusiboan, estatuan eta nazioartean. Lehen emanaldia egin zuenetik, 25 ikuskizun ekoiztu ditu. Oraingoan, INcubo Teatro-rekin izango da elkarlanean; Arturo Parrillak sortutako konpainia da, dantza garaikideari lotutako mugimenduaren eta keinuaren esperientziatik sortua, baina aktorearen bizipenean oinarrituta.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago