Kanaria Handia 71-75 Baskonia

Sufritutako garaipena Baskoniarentzat

Erredakzioa 2020ko aza. 1a, 22:23
Baskoniako joko-antolatzaileek ez dute jokoaren erritmoa ezartzen asmatu. / Argazkia: @GranCanariaCB

Partida txarra jokatu arren, Baskoniak garaipena lortu du Kanaria Handiaren kontra.

Gran Canaria CB

71

TD Systems Baskonia

75

Ostiralean Bartzelonaren kontra jasandako porrotak min eman zion taldeari, eta gaurkoan aurreko jardunaldiko emaitza errepikatzeko zorian egon dira gasteiztarrak.

Hasiera batetik, partida txarra jokatu dute Ivanovicen mutilek. Erasoan erabaki egokiak hartu ezinda ibili dira gasteiztarrak, baloia mugitzeko gaitasunik gabe eta barne joko sendoagoa izangatik, errebotearen lehia galduta. Guzti horri, defentsa ahula gehituz ezkero, ezin esan merezitako garaipena izan denik Kanaria Handiaren kontra lortutakoa.

Baskoniaren zorionerako, aurrez aurre aurkitu duten taldea burumakur dabilen jokalari multzoa da. Izan ere, aspaldiko partez, lehen jardunaldian Bilbao Basketen kontra lortutako hartatik, garaipenaren bidea zein den asmatu ezinda dabiltza Porfi Fisacen mutilak.

Azken laurdenean, Baskoniak aurkariaren ahuldadea baliatu zezakeela ikusi da zenbait minututan, eta bost minuturen faltan, 12 puntuko aldea erdietsi dute gasteiztarrek (53-65). Garaipena bideratuta zegoela pentsatzen hasitakoan, berriz azaldu da ostiraleko mamua eta, beste behin, partida galtzeko zorian egon da taldea (70-69). Zorionez Kanaria Handiak ez du partida irabazten jakin, eta akatsak akats, Baskoniaren esku geratu da garaipena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide