Arabako Enpresen Foroa abiatu da gaur. Bai Euskarari Elkarteak gidatuta, hizkuntza kudeaketarekin kezka duten Arabako zenbait enpresatako ordezkariak bildu dira gaur Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
2020an gaude, pandemia baten erdian, eta foro hau abiatu dugu helburu hauekin: Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin nolabaiteko kezka duten enpresen arteko foro bat da, besteak beste, ardura hauek izango dituena: euren jardunaz duten jakintza, gogoetak eta kezkak partekatzea; elkarrengandik ikastea; jakintza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea.
Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin bat egin dute Lanabes - Araban Euskara Lanean programari bultzada emateko; foro hau izan da martxan jarri duten proiektuetako bat.
Gaurko hitzorduan euskara beraien enpresan txertatzen ari diren zenbait enpresatako ordezkariak izan dira:
Bileraren helburu nagusia hau izan da: Praktika komunitatearen aurkezpena eta aurrera begirako erronkaren/ helburu komunaren identifikazioa. Zehaztu behar izan dute: 3 urteko epean, egitasmo honi dagokionez, noraino iritsi behar dugu, eta horrek foko nagusietara ekarrita, energiak zertan zentratzea eskatzen du?
Esperientzia aberasgarria izan da guztientzat lehen saio hau eta aurrerantzean ere sarea ehuntzen joateko konpromisoa azaldu dute guztiek. Era berean, foro honetara Arabako enpresa gehiago erakartzeko lanean jarraitu beharra dagoela azpimarratu dute.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.