EAEn alarma egoera ezartzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi

Erredakzioa 2020ko urr. 23a, 14:21

Azken egunotako datuen ostean, "agintea eta kudeaketa" autonomia-erkidegoaren esku uztea eskatu du.

EAEn alarma-egoera deklaratzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari; azken egunotako koronabirus kutsatzeen gorakada handia dela eta (1.200 baino gehiago izan dira azken 24 orduetan), agintea hartzea eskatu du Urkulluk. 

Jaurlaritzak "herritar guztien osasuna zaintzen saiatzeko" garaia dela uste du, eta salbuespenezko egoeraren "agintea eta kudeaketa" haren esku uztea eskatu du.

Urkulluk azaldu du hiru arrazoigatik eskatu dutela alarma-egoera deklaratzea. Batetik, azken egunetan izan diren kasu positiboen gorakadagatik eta hurrengo egunetan ere "joera horrekin jarraituko dutelako datuek", horrek ospitaletako oheak betetzeko duen arriskuarekin. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak ikuspuntu juridikotik erabakiak hartzeko garaian dituen "mugak" ere aitortu ditu Urkulluk. Eta, azkenik, datozen asteetan tokian tokiko "neurri murriztaileagoak eta zabalagoak" hartzeko aukera handia izan daitekeela azaldu du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide