Hala Bedik 2020-2021 ikasturteko parrilla aurkeztu du

Erredakzioa 2020ko urriaren 21a

Hala Bedik ikasturte berriaren programazioa aurkeztu zuen larunbatean. Hala Bedi tabernan zuzeneko irratsaio berezia eskaini zuten goizean, eta Jimmy Jazz aretoan borobildu zuten eguna, bertako hainbat talderen kontzertuekin.

Urtero bezala, ikasturteari hasiera emateko Parrillada eguna antolatu zuen Hala Bedik iragan larunbatean. Goizean zehar, irratsaio berezia egin zuten Hala Bedi tabernan, eta, arratsaldean, jaialdia Jimmy Jazz aretora mugitu zen; bertan, No name: Tiriti!, Lepora eta Haizea x Ningra x DJ X taldeen kontzertuekin borobildu zuten pandemiak markatutako ikasturte berriaren aurkezpena.

2020-2021 ikasturteko parrillan, Hizpidea, Suelta la Olla eta Zebrabidea ohiko magazinez gain, 43 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bediren uhinetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago