Baskonia 82-71 Bartzelona

Baskonia nagusi Bartzelonaren kontra

Aritz Mtz. de Luna 2020ko urr. 18a, 20:33

Erritmo bizia, defentsa sendoa eta joko maila altua erakutsita Baskoniak menpean hartu du Bartzelona.

TD Systems Baskonia

82

Bartzelona

71

Azken asteotan Baskoniak ez zuen sentsazio onik trasmititu. Zenbait partida errenkadan galdu eta neke zantzuak erakusten zituen taldeak. Baina jakin badakigu kirolean buruak gorputzak bezain besteko garrantzia izaten duela, eta ostiralean Khimkiren kontra eskuratutako garaipenak taldean jokoa itxuraberritzeko balio izan du.

Partida serioa jokatu dute gasteiztarrek hasieratik. Erasoan, Bartzelonak egin ohi duen defentsa gogorra puskatzeko gaitasuna izan du eta atzean, aldiz, defentsa lanerako gogoz kantxaratu dira Ivanovicen mutilak.

Lehen zatia parekatua jokatu dute bi taldeek, baina hirugarren garaipen gosez itzuli dira aldageletatik gasteiztarrak eta, 31-18 partziala eskuratuta, markagailuan behin betiko aurreratzea lortu dute.

Pollonarak partida izugarria jokatu du (16 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia), Giedraitis beti bezala maila onean (19 puntu, 6 errebote), Jekiri uztai azpian nagusi izan da (9 puntu, 10 errebote) eta Vildozak jokoaren erritmoa nahieran ezarri ahal izan du (12 puntu, 6 asistentzia. Jokalari askok eman dute maila ona, eta taldeak horrela jokatzen duenean edozein aurkari menpean hartzeko gaitasuna erakutsi du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide