Euskararen Agenda

Kaosetik kosmosera bidaia

Erredakzioa 2020ko urriaren 18a

Antton Aranburuk bere hirugarren lana aurkeztuko du, 'Kaos#Kosmos'.

Datorren asteazkenean, urriaren 21ean, Antton Aranburuk Kaos#Kosmos aurkeztuko du, 19:00etan Gasteizko Arana gizarte etxean.

Bi diskotan banatu du Kaos#Kosmos hirugarren lana Antton Aranburuk; Zabal Dadila Kaosa! eta Sor Bedi Kosmosa!, hogei kantu eta abesti bakoitzaren osagarri gisa idatzi dituen hogei ipuinekin batera. Haren barnean sentitzen dituen "kaosa" eta "kosmosa" eraman ditu kanta berrietara, barne ezinegona agerian.

"Bestalde, lasaitasunean, gauza txikietan topatzen ditudan erantzunak ere aurki daitezke letretan, nire kantetan ohikoak diren paisaia eta argazki desberdinekin". Maite Kareagak lagunduta, diskoa aurkeztuko du Aranburuk datorren asteazkenean, urriaren 21ean, Gasteizko Arana gizarte etxean; 19:00etan. Kaosetik kosmosera bidaia, literatura eta musikaren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago