Errezetak

Garaiko tenpura

Erabiltzailearen aurpegia Museo del Organo 2020ko urr. 17a, 12:00

Errezeta erraza proposatu du Museo del Organok: bazkaltzeko zein afaltzeko presta daitekeen garaiko tenpura. Tokiko produktua, ekologikoa eta sasoikoa erabiltzea ahaztu gabe.

Oso ikastaro ezohikoa hasi berri dugu eta, pixkanaka, errutinak berreskuratzen ari garenez, etxean nahi baino denbora gutxiago izaten dugu gure gustuko platerak prestatzeko. Nolanahi ere, eta monotonian ez erortzeko, garrantzitsua da errezeta berriak eskura izatea, elaborazioak azkar eta erraz egin ahal izateko.

Oraingo honetan oso errezeta erraza proposatzen dizuegu, bazkaltzeko zein afaltzeko presta daitekeen platera baita. Gainera, oso ondo funtzionatzen du bilera informaletan edo familia eta lagunak etxera bisitan etortzen zaizkigunean.

Museo del Organokook, beti bezala, tokian tokiko ekoizleen sarearen aldeko apustua egiten dugu eta tokiko produktua, ekologikoa eta sasoikoa erabiltzen dugu jatetxeko sukaldean.

OSAGAIAK

  • Txitxirio irina
  • Oliba olioa
  • Oreganoa eta gatza
  • Eztia edo melaza
  • Ziapea
  • Garaiko barazkiak

PRESTAKETA

  1. Hasteko, garaiko barazkiak moztuko ditugu. Ez dira oso finak moztu behar, bestela erraz erreko dira.
  2. Tenpura prestatzeko, txitxirio irina ontzi batean bota eta sumendi baten moduan jarriko dugu, hau da, erdian zuloa izango duen irin piramide bat lortuz.
  3. Sumendiko zuloa olioz bete, gatza gehitu eta oreganorekin onduko dugu.
  4. Hagaxka baten laguntzaz, hau guztia nahastuko dugu ur hotza gehitzen diogun bitartean, testura likido samarra lortu arte.
  5. Beste alde batetik, saltsa prestatuko dugu. Horretarako, melaza eta ziapea nahastuko ditugu kopuru berdinak erabiliz. Olio txorrotada bat eta gatz apur bat botako dizkiogu eta nahastuko ditugu.
  6. Platera bukatzeko, wok bat erabiliko dugu olio dexenterekin. Olioa bere puntuan dagoen jakiteko, masa tanta bat botako dugu: hondora erortzen bada, hotzegi dago, ez bada iristen eta gorantz igotzen bada, frijitu dezakegu.
  7. Barazkiak tenpuran estali eta wokera eramango ditugu. Kolore txigortua izaten hasten direnean, atera ditzakegu. Plater batean jarri eta saltsarekin lagundu.

On egin!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide