Hamaika Gara

Dupla eta Itziar Ituño, erabakitze eskubidearen aldeko bideokliparen protagonistak

Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 10:39

Dupla talde aguraindarra eta Itziar Ituño aktorea. / HAMAIKA GARA

Dupla talde aguraindarrak eta Itziar Ituño aktoreak erabakitze eskubidearen aldeko Hamaika Gara ekimenaren abesti berria aurkeztu dute. Iratxe Reparazek sortu du Venet Studiok zuzendutako bideokliparen kontzeptua.

Itziar Ituño aktoreak nazioartean ospetsu La casa de papel telesailean izan duen paperagatik, besteak beste eta Dupla talde aguraindarrak bat egin dute abesti Hamaika Gara ekimenaren abesti eta bideoklip berriaren grabaketan.

Hamaika Gara egitasmoak erreferendum bidez erabakitzearen aldeko "atxikimendu eta konpromiso pilaketa masibo bat" izateko helburua du. Gure Esku eta alor anitzetako beste 23 eragile dira egitasmoaren sustatzaileak.

Gaur egun, Altxa, sinatu, erabaki! lelopean, sinadura bilketa masibo bat sustatzen ari dira, "herritarron gehiengoa erreferendumak legeztatzearen aldekoa dela" ikusarazteko, eta "gehiengo hori burujabetzarako prozesuan inplikatzeko".

Gainera, urriaren 31n, Altxa! izeneko ekitaldi kultural eta politiko bat eskainiko dute herriz herriko proiekzioetan; hamaikagara.eus webgunearen bitartez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago