Planeta saria irabazi du Eva Garcia Saenz de Urturik

Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 07:41
Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarra. / Alea

Eleberria argitaratzearekin batera, 600.000 euroko saria jasoko du idazle gasteiztarrak.

Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak irabazi du 2020ko Planeta literatura saria Aquitania lanarekin; haren hitzetan,  Il nome della rosa eleberriari egindako omenaldia, "Erdi Aroko thriller bat". Eleberria argitaratzearekin batera, 600.000 euroko saria jasoko du. 

Idazleak, besteak beste, El silencio de la ciudad blanca eleberri arrakastatsua kaleratu zuen 2016an, eta ondoren pelikula ere egin zuten; mitologia eta kondairak, arkeologia, maitasuna eta krimenak nahasten dituen istorioa, eta Los ritos del agua eta Los señores del tiempo lanekin itxi duen obra.

Planeta saria koronabirusarekin hil diren pertsona guztiei eskaini die: "Kulturaren mundua bizirik aterako da pandemia honetatik, eta betiko moduan, aurrera egingo du".

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide