Aurreko urtean baino 337 milioi gutxiago bilduko ditu Arabak

Erredakzioa 2020ko urriaren 15a

Beherakada nabarmenena sozietateen gaineko zergarena izan da. / Alea

Hurrengo urteari begira, ekonomiaren susperraldi motela espero dute.

Finantzen Euskal Kontseiluak egindako iragarpenen arabera, kolpe latza jasoko du diru bilketak aurten. Egindako aurreikuspenek diote Arabak 2.113 milioi euro bilduko dituela, aurreko urtean baino 337 gutxiago; %13,8ko beherakada izango da, beraz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jaitsiera pixkat txikiagoa da, %13,3koa. 

Emaitzak, ordea, duela hilabete batzuk kalkulatutakoa baino hobeak direla aipatu dute; EAEn diru bilketa 3.000 milioi jaitsiko zela esan zuten pandemia hasieran, eta iaz baino 2.058 milioi euro gutxiago kalkulatzen dute orain. Errenta kanpaina espero baino hobeto joan dela esan dute, eta udan kontsumoak gorakada izan duela.

Aurrera begira, gainera, ekonomia "motel" haziko dela iragarri du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Erkidegoan, aurten jaso daitezkeenak baino 838 milioi euro gehiago izan daitezke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago