Geroz eta gehiago zarete euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak. Horren adibide dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitu diren hiru entitate hauek:
Horrez gain, Bilboko Burutu Komunikazio agentziak ziurtagirian maila bat gora egin du; Bidean mailatik Zerbitzua euskaraz mailara.
Zorionak guztioi!
Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:
Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera, #GeroaElkarrekinEraikiz
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.