Arabako Enpresen Foroa, urriaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko urriaren 13a

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresen arteko foro bat da, besteak beste, ardura hauek izango dituena: euren jardunaz duten jakintza, gogoetak eta kezkak partekatzea; elkarrengandik ikastea; jakintza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea.

Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin bat egin dute Lanabes - Araban Euskara Lanean programari bultzada emateko. Proiektua hiru administrazioen arteko lankidetzaren emaitza da.

Foroan parte hartzeko lehentasuna izango dute ondorengo enpresek:

  1. Tamaina ertain-handiko enpresak eta merkatal guneak. 

  2. Euskara sustatzeko interesa agertu dutenak.

 

Arabako Enpresen Foroa

Noiz: Urriak 30

Ordutegia: 9:00 - 11:00

Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

 

 

*Goiko argazkian, 2018an egin genuen 'Araban Euskara Lanabes' jardunaldia.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago