Baskoniaren Euroligako partidak airean

Aritz Mtz. de Luna 2020ko urr. 11a, 20:18
Zortzi jokalariren positiboa baieztatu ditu Zenitek azken egunotan. / Argazkia: Euroleague.net

Covid19 positibo kasuen eraginez, Zenit eta Khimkiren kontra jokatu beharreko partidak atzeratuko ote diren erabaki beharko du Euroligak.

Zenit eta Khimkik, taldeetan jasandako Covid19 positibo kasuen eraginez, aste honetan jokatu beharreko partidak bertan behera uztea eskatu diote Euroligari.

Hain zuzen bi talde errusiarrak Baskoniaren kontrako partidak dituzte aste honetan zehar; lehenak asteartean jokatu beharra du Buesa Arenan, eta bigarrena ostiralean izan beharko litzateke Zurbaoko kantxan.

Egoera honetan zaila da aurreikusten zer erabaki har dezakeen Euroligako zuzendaritzak eta baliteke partidak atzeratzeko erabakia hartzea. Halere, egoera hauei erantzuna emateko irizpideak aldez aurretik ezarrita daude, eta Baskoniak partidak garaipen bezala zenbatu ditzake, jokatzeko beharrik izan gabe.

Arautegiak jasotzen duenaren arabera, edozein taldek koronoabirusagatik positiboak izan arren, jokatzeko moduan zortzi jokalari izanez gero, partida jokatzeko betebeharra izango du. Gutxieneko kopuru horretara iristen ez bada, aldiz, partida zuzenean galdu egingo du 20-0 emaitzarekin.

Hain zuzen, aurreko astean egoera hori suertatu zitzaion Llubljanako Olinpiari eta partida galdutzat eman zitzaion Bursaspor taldearen mesedetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide