Izar Gorria 90 - 73 Baskonia

Aukera galdu bat Baskoniarentzat

Aritz Mtz. de Luna 2020ko urr. 9a, 21:51
Giedraitis izan da gasteiztarren artean saskiratzaile nagusia. / Argazkia: Euroleague.net

Porrot mingarria jasan du Baskoniak Belgradon Izar Gorriaren kontra.

Crvena Zvezda Belgrade

90

TDSystems Baskonia

73

Partida tamalgarria jokatu du Baskoniak Euroligako bigarren jardunaldian eta taldearen moralean min eman dezakeen porrota ekarriko du etxera. Real Madrilen kontra lortutako garaipenak ilusioa pizteko balio izan zuen bezala, gaurkoa porrota baino gehiago ere izan daiteke gasteiztarrentzat.

Izan ere, Belgradoko Pionir Arena, teorian, garaipena lortzeko moduko kantxa izango da Euroligako taldeen artean. Talde xumea da Izar Gorria, aurrekontu aldetik beste batzuen mailara iristen ez dena eta denboraldian zehar onenen artean aritzeko aukera gehiegirik izaten ez duena.

Aurreko urteetan, bere zalegoaren babesean lortu izan ditu garaipenak talde serbiarrak, harmailetatik iristen den berotasunak lehiatzeko ematen duen pizgarri hori baliatuta.

Egungo egoeran, eta harmailak hutsik direla, taldeen zuzeneko norgehiagokak erabakitzen du jokoaren emaitza, eta gaurkoan behintzat Izar Gorria erraz nagusitu da gasteiztarren kontra.

Oso partida txarra jokatu dute Ivanovicen mutilek; defentsan ahul eta erasoko jokoan asmatu ezinda. Berandu baino lehen irauli beharko du taldeak gaur iluntzeko irudia, bestela, bat baino gehiagori azkar etorriko zaizkio burura aspaldiko mamuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide