Osakidetzak baheketa masibo bat hasiko du ostegun honetan Gasteizko Sansomendi auzoan. Eusko Jaurlaritzak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, auzoko 17 eta 60 urte bitarteko bizilagunei PCR proba bat egiteko gonbita egingo zaie. Probak borondatezkoak dira, baina Osasun Sailak zaintza eta kontrola egin ahal izateko beharrezko laguntza eskatzen du.
Herritarrek hitzordua eskatu beharko dute auzoko osasun-zentroan edo Osasun Kontseiluaren telefonoan (900 203 050), eta, ostegunetik datorren astelehenera arte, aurrez hitzordua eskatu gabe ere joan ahalko dira Arabako Unibertsitate Ospitalera (AUO); 15:30ean hasiko dira probak.
Koronabirusak Gasteizen gehien kolpatu duen auzoetako bat da Sansomendi, intzidentzia tasa handiarekin. Azken astean, 100.000 biztanleko 200 kasu baino gehiago izan dira Sansomendiko osasun-eremuan.