Baskonia 75-83 UCAM Murtzia

Denboraldiko lehen porrota Baskoniarentzat

Aritz Mtz. de Luna 2020ko urr. 4a, 19:12
Burumakur aritu da Baskonia partida osoan zehar. / Argazkia: acb.com

Partida txarra jokatu du Baskoniak eta Murtziak eskuratu du garaipena Buesa Arenan (75-83).

TDSystems Baskonia

75

UCAM Murcia

83

Ostiralean ezusteko garaipena lortu zuen Baskoniak Real Madrilen kontra, eta, gaur arratsaldez, Murtziaren kontra beste garaipen bat erraz lortu behar zutela pentsako zuten zaletu askok. Ez da horrelakorik gertatu, tamalez. UCAM Murtzia partidan sartuta egon da hasieratik eta merezitako garaipena eramango dute etxera Sito Alonsoren mutilek.

Baskoniak, aldiz, ez du partida osoan zehar erritmoa ezartzeko gaitasunik erakutsi eta horrela jokatuta oso zaila da gaur egun ACB ligako edozein talderen kontra garaipena lortzea. Aurreko egunean jokalari asko aritu ziren maila onean eta gaurkoan berriz jokalari bakar batek ez du erasoan protagonismorik hartu ahal izan.

Lanean jarraitu beharko dute gasteiztarrek, lehen jardunaldietako sentsazio onei jarraipena eman nahi badute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide